Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanak euskaraz nahi duten lagunen errolda sortuko dute

Errenta kanpaina baliatuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 zergadunei galdetuko die aldundiarekin harreman administratiboa euskara hutsez izan nahi duten. Hizkuntzaren aukeraketari buruzko informazio hori aldundiarekiko harreman guztietara zabalduko da, eta horretarako baimena eskatuko zaie zergadunei. Helburua harreman administratiboak euskara hutsean izan nahi dituzten herritar, entitate eta erakundeen errolda sortzea izango da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin