TISAk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

1975ean sortua da TISA eta bi enpresaz osatuta dago: Traductores e Intérpretes S.A eta Tisa Congresos S.L. Besteak beste, batzar eta ekitaldien antolaketa, itzulpen, interprete, azafata, sustatzaile, gidari eta oro har enpresentzako zerbitzu integralak eskaintzen ditu. TISAk Bai Euskarari Ziurtagiria ren Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: www.tisasa.es

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin