Poliki poliki, Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Martxukaren merkatua Euskal Herriko artisau sormenaren topagune garrantzitu bilakatu da.
Datorren Martxuka Merkatua martxoaren 12an izango da, goizeko 10:00etan hasita, Urruña Herriko Etxe eta Elizaren parean dauden bi plazetan. Bertan, esku-lan ainitz izango dira salgai: bitxiak, jantziak, opariak, zeramika, eskultura eta Euskal Herrian eskuz egindako beste hainbat sormen.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin