TTALAKA Kultur Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Donostiako elkarte honek euskara eta euskal kulturaren sustapenean egiten du lan. Ttalakako kideek, besteak beste, hain ezaguna den Euskontu proiektua sortu eta martxan jarri zuten.Gaur egun, www.ttalaka.org webgunearen bitartez euskal kultura maite eta aisialdian euskaraz bizi nahi duen ororen topalekua sortzeko proiektua garatzen ari dira. Ttalaka Kultur Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana maila lortu du. Informazio gehiago: www.ttalaka.org www.euskontu.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin