Korrika Urtemugaren jaia ospatuko da otsailaren 11n, Irungo Ficoban

bai-euskarari-korrika-urtemuga.png

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra 20. korrika ospatuko da, Otxandiotik Iruñera.

20. urtemuga ospatzeko bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Jaia Ficoba erakustazokan egingo da (Irun, Gipuzkoa) eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituko dugu, KORRIKAren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da, izena eman nahi dutenek korrika.eus webgunearen bidez egin beharko dute.

Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dute antolatzaileek Ficobako deialdia indartzeko. Animatu eta parte hartu!

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin