EGA Master-ek "Enpresa Ertain eta Txiki Ekintzailea" zigilua lortu du

Bai Euskarari Ziurtagiridunak nazioartekotzean, berrikuntzan eta pertsonetan oinarritzen du bere eredua

EgaMaster.jpg

Ekonomia Ministerioak “Enpresa Ertain eta Txiki Ekintzailea” zigiluarekin saritu du EGA Master. Gasteizko enpresak ibilbide luzea egin du berrikuntza eta garapenaren bidean eta horren ondorio dira sortu dituen 200 patenteak eta 150 estatu baino gehiagotan lortutako presentzia, beste lorpen batzuen artean.

2015ean BAI Euskarari Aldizkarian eredua barnetik ezagutzeko aukera izan genuen, Aner Garmendiaren eskutik, Iñaki Garmendia, enpresaren sortzailearen semea eta egungo burua. Orduan, ongi deskribatu zuen nolakoa den EGA Master-en metodo berritzaile eta eraginkorra, euskararen sustatzeari arreta berezia jartzen diona.

Entitateak seguritate eta eraginkortasun alorreko irtenbide integraletan lan egiten du eta zerbitzua ematen die sektore hauei: automobil-industria, aeroespaziala, petrolioa, gasa edota meatzaritza. Estrategia bereizgarri bat sortu eta jarraitzen dute eskaintza lehiakorra izateko eta, bide horretan, arrakastak gehituz doaz. Izan ere, EGA Master-ek, ekintzailetasunaren aitortza ez ezik, baditu beste egiaztagarri batzuk (Bai Euskarari Ziurtagiria, adibidez) eta Espainar Marka Nabarmenen Foroaren barne dago.

Mundu mailako enpresa gasteiztarra ekintzailetasun eta garapenaren adibide da; gainera, euskararen sustapenari erreparatuta emaitza handiak lortu daitezkeela erakusten du. Azken finean, Aner Garmendiak esan zuen bezala, “euskarak konpromisoa eragiten du, taldearen kohesioa, proiektu baten nortasuna eta horri esker ere lortzen da arrakasta”; euskara enpresa barnean izatea “lehiakorragoa izatea esan nahi du”.

Zorionak talde guztiari!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin