Glen Close, euskaraz gainera...

Iragan egunean jaso zuen Glen Close aktore amerikarrak Donostiako farolatxoa. Hara, euskaraz agurtu gintuen, dagoeneko ezaguna den esaldiarekin, bere pertsonaiak bertsio originalean entzutea gustuko dugunoi dagoeneko ezaguna zaigun ahotsaz. Kursaalean dotore oso agertu zen, bere ibilbide profesional guztia omentzen zuen lehen saria baitzen eskuen artean zuen Zinemaldiko hura. Beti jakinmina sortu zait: nork esaten omen die aktoreei euskaraz egin behar dutela? Iradokizuna da? Omenduek eurek aukeratzen dituzte hitzak, edo zerrendaren bat eskaintzen diete? Nork itzultzen ditu? Eta...urrunago oraindik, zein euskal hizkeratan egin beharko lukete? Dut? Det?... Baina, galdera horiek guztiak baztertuta, hona datorren atzerritar baten lekuan jarri ohi naiz: hiri ezezagun batean nago, herrialde ezezagunean, janaria ezezaguna, dena ezezaguna... eta kartel horietako hizkuntzak ere ezezagunak, beno, bat ezagutzen dut, bestea ez... euskara dela diostate..., is basque, Mrs. Close. Eta berehala datorkio agian hizkuntza horretan zerbait ikastea saria jasotzeko unean ohore hori eskertzeko, how do you say...in basque? Hizkuntza eskubideak berma diezazkioten euskarazko zerbitzua behar duen bezeroak bezala, Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde eta enpresa guztiek bezala, ziur naiz Glen Closek badakiela marketinaz, badakiela gusturago sentituko garela euskaraz hitz batzuk esaten baditu, logikoa baita, ematen dizuten sari bat behar den moduan eskertzea...

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin