Bai Euskarari Ziurtagiria duen AFOG elkarteak 30 urte bete ditu.
Bihar Lekornen egiten duten Biltzar Nagusiaren kari,
AFOG elkarteak bere 30.urteurrena ospatuko du, zikiro baten inguruan.
AFOG bere siglek esaten duten bezala, laborarien formakuntzarako eta kudeaketarako entitate bat bezala definitu daiteke. 1983an laborariek sorturiko proiektua da hau .
Elkarte honen helburu nagusia jendea formatzea da, bakoitzak bere helburuen araberako gaitasuna izan dezan. Izan dadin kontuak egiten menperatzea, araudien ongi ezagutzea ala proiektu baten lantzea. Honela laborari autonomo bat lortzen da eta bere etxaldea kudeatzeko gaitasun aski ditu.
30 urte hauetan, aldaketa handiak izan dituzte laborantza arloan. AFOG-k hautuak ere egin behar izan ditu. Biltzar Nagusi berezi honetan, egindako hautuez solastatuko dira. Ondotik, gaur egingo helburuez eta elkartearen beharrez ere mintzatuko dira.
Informazio gehiago: http://www.interafocg.org/afogeh
http://www.berria.info/pdfak/iparraldea/aleak/2013-06-07/index.html
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin