Deportivo Alavesek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila eskuratu du Deportivo Alaves Gasteizko futbol taldeak. 1921ean sortu zen eta ordutik Arabako lurraldeari atxikitako balioek eman diote izaera taldeari. Deportivo Alavesen helburua etorkizunean ere aurrera egiten jarraitzea ahalbidetu dion egitura ekonomiko sendoa sortzea da, hala kirol egituretan erreferente izateko eta Arabako biztanleriarekin identifikazio lortzeko.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin