EHZ-k auzolana, elkarlana festibalaren erdigunean ezarriko du
Bai Euskarari Ziurtagiria duen
Euskal Herria Zuzenean elkartea, 1992-an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo horretatik sortu zen,1996an Arrosako zolan. Garai hartan, festibala gutxi zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan.
Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du:
- Dinamika azkar baten planteatzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan,
- Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloratzea,
- Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,
- Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu.
EHZ, herri proiektu batetatik eraiki den tresna bat da. Osoki autoeratua, hots alimaleko auzolan baten emaitza. Euskal Herriko eskualde desberdinetan egin, egiten eta eginen den ber gisan, mota anitzetako proiektuak elkarlanaren bidez burutu dira. Aurtengo edizioan, EHZk auzokideen topaketak antolatu nahi ditu. Helburua edozein xokotan egiten diren auzolan horien sustatzea eta aurkeztea da.
Aurtengo edizioa Lekornen izanen da ekainaren 28-29-30an.
Willis Drummondek
Fermin Muguruzaren kolaborazioarekin
“Herri Sorta” deituriko kantua sortu dute aurtengo festibalerako.
Informazio gehiago:
http://ehz-festibala.eu/
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin