Jon Sarasua: “Hizkuntza-ekologia gauzei begiratzeko modu bat da”.

Jon Sarasua soziologo eta euskaran adituak hizkuntza-ekologiaren zientziaz hausnarketa egiten du Ekogune saiorako elkarrizketa batean. Sarasuaren hitzetan, "Ekologiak habitatak deskribatzen ditu, eta planteatzen ditu zeintzuk diren bizi kondizioak, jarraitu beharreko politikak; hizkuntza-ekologiak hori egiten duenean politikoki molestoa bihurtzen hasten da". "Hizkuntza ekologia ez da botanika", dio Sarasuak, "baizik eta balore multzo bat, etika bat, gauzei begiratzeko modu bat; existitzen denaren errespetu eta erreberentziarekin kokatzeko modua, eta hori zaintzeko hautuarekin kokatzeko modua".

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin