Lan esparrua euskalduntzeko laguntza Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen webguneko Dokuteka eta Zerbitzuak Euskaraz ataletan

Gure eguneroko lan jardunean erabiltzen ditugun hainbat inprimaki, dokumentu, txantiloi, etab. euskaraz non aurkitu jakin ezinik ibiltzen gara maiz. Oraindik ere gertatzen da gure eguneroko lan jardunean erdaraz dugun elementu bat euskaraz jarri nahi izatea eta nora jo ez jakitea. Halako edo bestelako inprimakia elebitan non eskuratu, euskarazko estatutuen ereduren bat, fakturak euskaraz jasotzeko eskaerak nora bideratu, banketxearen edo argindarraren edo telefono edo gasaren konpainiaren kontu-laburpenak elebitan jasotzeko zer egin behar den, euskarazko softwareak non eskuratu, etab. Hori eta askoz gehiago aurkituko duzue Ziurtagiriaren Elkarteko webguneko Dokuteka era Zerbitzuak Euskaraz ataletan. Bertara jotzen duzuenok, besteren artean, diru-laguntza publikoei buruzko informazioa, errotuluak, gutuneria, hainbat enpresa hornitzaileen fakturak euskaraz jaso ahal izateko argibideak, lan agiriak, lan kontratuak, nominak, txostenak euskaraz egiteko ereduak, estatutuak, euskarazko programa informatikoak doan jaisteko loturak eta zuen lan esparruan urrats biziak emateko hainbat elementu lagungarri aurkituko dituzue.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin