Eusko Jaurlaritzak itzultzaile automatiko berria atera du. Gaztelaniatik euskarara testu laburrak itzultzeko tresna lagungarria izango da eta, horretaz gain, webguneak ere itzultzen ditu.
Jaurlaritzak laguntza tresna bezala aurkeztu du, beti ere itzulpenak zuzenketa beharko duela zehaztuz. Askotan, euskarazko itzulpena zuzena izango da, edo ia zuzena, estilo kontuak alde batera utzita; beste batzuetan, ostera, euskarara egindako itzulpena zati batean bakarrik izango da zuzena, edo besterik gabe, ez da zuzena izango. Kontuan izan behar da itzulpen automatikoko programa batek ez duela ulertzen itzultzen ari dena, gizakiak egiten duen moduan, egiten duena esaldien itzulpen mekanikoa da. www.itzultzailea.euskadi.netZure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Baliogarri eta erabilgarria
Iruzkina egin