Hizkuntza-politika periferiatik erdigunera eta erdigunetik sail guztietara eramateko dekalogoa
Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-poltika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo izenburupean, hainbat lekutatik joandako teknikariak elkartu ziren joan den hilean, 22an eta 23an hain justu, Udaletako euskara-zerbitzuen IV.
Udaltop topaketetan. Bereziki Udaletako Euskara Zerbitzuetan aritzen diren profesionalei zuzendutakoak izanagatik, euskararen erabilera normalizatzeko lanean jarduten diren beste hainbat elkarteetako kideen bilgune ere izan zen, 180 pertsona biltzeraino.
Besteren artean hizkuntza-politikak, lidergo eraldatzailearen rola, autozentramendua, jabekuntza eta agintari politikoen inplikazioa hizpide izan zituzten adituak entzuteaz gain, udalerri desberdinetan ematen diren esperientziak, eragozpenak, zalantzak, iritziak, estrategiak eta ekarpenak partekatzeko balio izan zuen. Ondorioen artean, eta bertan entzundakoak norberak berera egokitzeko ariketa egitea ezinbestekoa bada ere, badira errepikatzen direnak.
Horren harira eta bertaratutakoek eginiko ekarpenekin, hizkuntza-politika periferiatik erdigunera eta erdigunetik sail guztietara eramateko ondorengo
dekalogo bateratua osatu dute antolatzaileek:
1.- Politikarien hizkuntza lidergoa, inplikazioa: Gobernu taldeak euskara bere egitea, agintariak hizkuntza lider izatea eta bere jardunean horri tinko eustea lortu behar da. Horretarako, ordezkari politikoei trebakuntza eskaini behar zaie (autozentramendua, jabekuntza, lidergoa, lider-kateak,etab.). Politikariak prestatu/hezi eta aliantzak bilatu.
2.- Sailen arteko elkar aitortza, udalaren arlo guztien arteko elkarlana (botere horizontala) bilatu; sail desberdinetako lankideekin autozentramendua, jabekuntza eta lidergo eraldatzailea landu; liderrak identifikatu eta aliatu bihurtu lider-kateak osatuz; euren arteko elkarlana eta koordinazioa bilatu sail arteko batzordeak osatuz; hizkuntza politikaren sailez saileko autogestioa (eurek diseinatu eta garatu) bideratu.
3.- Herriko elkarteekin elkarlana eta parte hartzea bideratu behar da, beraien beharretatik abiatuta hizkuntza politika denen egiteko bihurtuz; baliabide bat lan-mahaiak izango dira.
4.- Hizkuntza irizpide zehatzak onartu eta arduradun zuzenak izendatu, zabaldu, betetze mailaren jarraipena egin (erabilera neurtu) eta errealitatera egokitzen joan.
5.- Euskararen gaia erakundearen kalitatea kudeatzeko prozesuetan txertatzea.
6.- Informazio eta komunikazio plan egokiak martxan jarri, barrura (sailen artekoa zein agintari politikoei zuzendua) zein kanpora begira.
7.- Herritarren eskaera aktibatu, herritarrak aliatu bihurtu.
8.- Hizkuntza teknikarion ezagutza findu prestakuntzaren bidez (autozentramendu, jabekuntza, lidergo eraldatzaile, etab).
9.- Hizkuntza teknikariaren rola birdefinitu: dinamizatzaile, katalizatzaile, sarea egiten duena, konplizitateak lortzen dituena.
10.- Erdigunea izatea ezin da inoiz helburutzat hartu, zehar-lerrotasunera abiatzeko aurre-pausua da.
Dekalogo bateratua nahiz parte-hartzaileek eginiko beste hainbat ekarpen ikusgai daude
www.udaltop.com webgunean.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin