IDOKI Etxe Ekoizleen Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Idokik,
Bai Euskarari Ziurtagiriaren “
Zerbitzua euskaraz” maila eskuratu du.
IDOKI kalitate agintzari esker, laborariek etxaldeko ekoizpenari balioa emaiten diote jenderaino eramanez. Irabazia etxaldean atxikitzea beharrezkoa da Euskal Herriko etxalde ttipienak mantentzeko eta biziarazteko.
- Laborariak ekoizten duena baizik ez du saltzen. Etxe ekoizpenaren oinarrizko definizioa hartuz, etxaldeko lehengaiak baizik ez dira erabiltzen.
- Jendearen heineko etxaldeak dira. Gehienetan, etxalde ttipi batean lan egiten du laborariak. Ekoizpen heina bere baitarik mugatzen du, lan eta bizi balintza onargarrien atxikitzeko, lur eta abereen ongi zaintzeko eta kalitatezko ekoizpena erosleari eskaintzeko.
- Salmenta zuzenari lehentasuna emaiten du. Laborariak ekoizpena gehienik etxetik eta merkatuetarik saltzen du. Salmentaren %50a zirkuito laburretan egiten du bitartekari bakar batekin ekoizlea eta eroslearen artean.
Bestalde, IDOKIk 20 urte bete dituen urtean, webgune berria sortu dute laborari zein erosleen beharrei erantzuteko.
Informazio gehiago:
http://www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr/eu/
www.kazeta.info
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin