OSTALARITZA & MERKATARITZA
HIZKUNTZEN ERABILERA=ZERBITZUAREN KALITATEA
Banaiz Bagara Elkarteko kideek Tolosan burutuko den NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) ikastaroaren informazioa bidali digute. Ikastaro honen bidez, Tolosako ostalaritza eta merkataritza sektorean euskareren presentzia bermatu eta sustatu nahi da, euskararen erabilera, entitate hauek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatean eta bezeroen gogobetetze mailan eragin zuzena duelako. Ikastaroan, langileak bere lana euskaraz bete ahal izateko ezinbestekoak ikasiko ditu, hau da, bezeroen arreta euskaraz egiteko behar beharrezkoak direnak eta enplegatzaileek eta euskal lankideek ikasketa hori errazteko eta sortzen diren oztopoak gainditzeko teknikak ikasiko dituzte. Informazio bilera irekia: 2012ko maiatzaren 24an, 17:00 h, Tolosako Udalan. Informazioa eta izen-ematea, hurrengo telefono zenbakian: 943 69 74 53
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin