NORANTZ PROIEKTUA

Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa helburu duen Iker guneak, Ipar Euskal Herriko  euskal hizkeraren bilakaera aztertu ondoren NORANTZ behagunea sortu eta sarean ezarri du. NORANTZ proiektuaren helburua gaur egungo Ipar Euskal Herriko euskaldunen hizkeraren aldaketa aztertzea da. Izan ere, azken hiruzpalau hamarkadetan aldaketak izan dira. Euskal hiztun guziak elebidunak dira eta erdaldun ingurugiro batean bizi dira. Lehen baserria edo familia munduaren bidez euskara mantentzen zen baina gaur egun ikastolak du eginkizun hau. Hizkuntz ingurumena aldatu da. Ez da argi beraz, ingurumen berri honek zer aldaketa ekarri duen edo ekarriko duen gure hizkuntzan. Nola egin da ikerketa? Datu baseak, 746 galdera ditu eta 59 hiztunen erantzunak biltzen ditu. Hiztun hauei galdetu zaie frantsesez ziren esaldiak euskarara itzultzea. Hiztunak hiru multzo ezberdinetan bereizten dira: 70 urte gorakoak, 40 eta 60 urte artekoak eta 30 urte azpikoak. Informazio gehiagorentzat: http://www.norantz.org/

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin