hitzApp, euskara ikasteko aplikazio interesgarria

Joko eta ariketa entretenigarrien bitartez euskara ikastea proposatzen digute aplikazio honen garatzaileek. hitzApp aplikazioak, euskarazko 3000 hitz eta esaeraz osaturiko  hiztegia eskaintzen digu, hitz eta esaera hauen ahozkera ere  gure iphone edo ipaden entzun dezakegularik. Egun,  euskarazko hiztegia duten bertsioak daude eskuragarri gaztelaniadunentzat. Aurki, euskaldunentzat ingelera, frantsesa eta alemaniera ikasteko aplikazioak ere argitaratuko dira aplikazio honekin batera.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin