Olatua jatetxeak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Olatua jatetxeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren
bidean maila eskuratu du. 1998 eko neguan, Thiers etorbideko etxe zaharreneko batean , « Chez Pierre » zenaren apaindegiaren tokian, 80. hamarkadako ostatu baten berritzen hasi zen Olatua.
Olivier LATASTEk eta Ramuntxo BERRIAk ,Miarritzen eta Parisen ibilitako bi sukaldariek, hautatu dute toki hori beren sukaldaritza hausnartzeko ; bertako elikagaiak landuz « orainaren » moduan.
Olivier LATASTEk eta bere sukaldari profesionalek elikagai freskoak dituzte soilik lantzen.
Olatuko elikagaiak bertan hautatuak, erosiak eta landuak dira. Itsas ertzeko eta barnealdeko janari guziak klasikoki lantzen dituzte bakoitzaren berezitasunak errespetatuz.
Bazkaria bukatzeko, haien goxokiak ere bertan lantzen dituzte. Papuasiko banila eta 74% kakao txokolateak eguneroko lagunak dituzte.
Informazio gehiago:
http://www.olatua.fr/eu
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin