www.aiaraldea.com web-gunea sortu eta kudeatzen duen Aiaraldea Komunikazio Leihoa Elkarteak 2011ko estatistika datuak argitaratu berri ditu. Irati Mendiguren Cosgaya elkarteko koordinatzailearen esanetan, urte betean 170.000 bisita izatera ailegatu izana "gure eskualdeko euskarazko tokiko hedabide batentzat datu ezin hobea da, gure jarduera esparrua 42.000 biztanlekoa delako. Urte betean bikoiztu egin zaizkigu zenbakiak. Gure atarira datozen erabiltzaile bakarrak ere bai: 51.867 bisitari izan ditugu.". Etorkizunari begira hainbat proiektu dituzte, tartean, bazkidetzak sortu eta baita instituzioekin euskarazko tokiko komunikabideak sinatzeko hitzarmen bat ere.
Komunikabideek hizkuntzaren normalizazioan paper garrantzitsua jokatzen dute. Bi urte egingo dituen atari honek ere eragina du gizartean eta Aiaraldeko euskaldunontzat informazio-erreferente bihurtu da. Aiaraldea Komunikazio Lehioak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, Zerbitzua eta Lana euskaraz maila, hain zuzen ere, eta pozik daude egindako lanarekin: "Airaldea pozik egoteko motiboak sobera ditugula uste dut. Erantzun ederra jaso dugu aiaraldeko bizilagunen aldetik, eta horrek euskararen normalizazioan lanean ekiteko gogoak biderkatzen dizkigu.".
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin