Burutu komunikazio eta publizitate agentziak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri Bai Euskarari komunitatera!
"Bidean maila" lortu du Bilbon kokaturik dagoen ziurtagiridun berriak euren zerbitzuetan elebitasuna lehenetsi eta lana euskaraz garatzeagatik.
Burutun sormena lantzen dute ideia original eta bereizgarriak topatu, eraginkortasuna lortu zein emaitzak bermatzeko. Markaren estrategia osotasunean lantzen dute komunikazioa modu koordinatu batean bideratzeko eta zehazturiko helburuak betetzeko.
Komunikazio eta marketinean euskarari garrantzi berezia ematen diote; agentziaren erronketako bat da euskarazko publizitatea sustatzea, sortzen eta zabaltzen dituzten euskarriak elebitan garatzearekin batera. Aitortu digutenez, euskararen egoera sektorean askoz hobea da lehen baino eta, orokorrean, bezeroek euskarazko komunikazioa bideratzeko interes handiagoa erakusten dute. Burutuk, Bai Euskarari Komunitatean sartu berri, ilusio handiz jarraituko du euskararen bidean pausoak ematen.
Zorionak!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin