Mintzalaguna proiektua, enpresetan bideragarria?
Mintzalaguna proiektuaren helburua lagun talde txikiak osatu eta euskaraz hitz egitea da. Taldea hiru edo lau lagunek osatzen dute, tartean euskaldun zahar bat eta hainbat euskaldun berri. Astean ordu betez edo elkartzen dira euskaraz hitz egiteko. Proiektua 1993ko abenduan jarri zuen martxan Donostiako
Bagera elkarteak. Hortik aurrera Euskal Herria osoan zabaltzen joan da.
Egitasmo honen antzeko zerbait martxan jarri dute Antzuolako
Elay enpresan. Laguntza taldea deitzen diote. Taldetxo bat osatu eta lanean ondoan dituen lankideekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dute. Helburua euskararen erabilera zabaltzea da. Nahiz eta erdarazko erantzuna jaso euskaraz jarraitzea da helburua sistemak funtzionatu dezan. Normalean urtean behin ebaluatzen dute baina kasu bazuten hiru hilabetez behin.
Posible al litzateke enpresetan egitasmo hau zabaltzea? Laneko hizkuntza euskaraz izatea bultzatzeko lagungarri izan daitekeela uste dut. Askotan lan giroa erdarazkoa izaten da eta oso onuragarria litzateke talde desberdinak sortzea euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko luketenak.
Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren teknikaria)
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin