Saskia app

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula… Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu. Euskara hutsez  eginiko aplikazioa da. Ez dakizula “lentejak” nola diren euskaraz, Saskiak euskarazko ordaina emango dizu… Nahi izanez gero zure erosketa zerrendan gauzak gehitu edo kentzeko aukera eman diezaiokezu nahi duzunari. Kontuak txukun-txukun egingo dizkizu, mingaina ez duzu luzatu beharko kontuak ateratzeko. Eta Armairuan gordeta daukazunaren berri emango dizu instante batean. Akabo paper zatiak, blok txikiak, buruko ariketak, hozkailuko zerrendak, ahaztutakoak… Saskiak lana erraztuko dizu. Ezaugarriak:
  • Erabiltzeko erraza eta arina.
  • Erosketa zerrenda norberarena eta elkarbanatua, armairuaren kontrola, kontuak..
  • Nahi beste erosketa zerrenda
  • Produktuen zerrenda auto-osagarria
  • Ia 500 produktu  aurredefinituak, eta nahi beste gehitzeko aukerarekin
  • Gaztelaniazko produktuaren euskarazko ordaina
  • Erosketa zerrenda elkarbanatu lagunekin
  • Elkarbanatutako zerrendan lagunek produktuak gehitzeko aukera
  • Erosketen kontuak atera
  • Zerrendak berrerabiltzeko aukera
  • Armairuaren kontrola, zer dagoen, zer falta den.
Aplikazioa  Google playn deskargagarri dago.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin