Bai Euskarari Ziurtagiria, kooperatibetan euskara txertatzeko baliagarri

IMG_20211001_112303.jpg

(Konfekoopen Euskadiko kooperatiben aldizkarian argitaratutako albistea.)

Bai Euskarari Ziurtagiria euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen tresna da. 

Ziurtagiriaren irudiaren bitartez, produktuen edo-eta zerbitzuen erabiltzaileek jakin dezakete enpresa horretan euskaraz hartuko dituzten, euskarazko zerbitzua eskainiko dieten, euskaraz lan egiteko gaitasuna dagoen edo zerbitzuak euskaraz emateko bidean ari diren. Ziurtagiriaren hiru mailetako bakoitzak adierazten du zein den enpresa baten hizkuntza-egoera: “Zerbitzua eta Lana Euskaraz”, maila gorena, zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzenduta dago; “Zerbitzua Euskaraz”, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua; eta “Bidean”, aurretik aipatutako bi mailetara iristeko neurriak hartzen eta garatzen ari direnei zuzendua.

Ziurtagiria eskuratze-prozesuan Bai Euskarari Elkarteko aholkulariek laguntzen dute. Zuen kooperatibako euskara-egoera zein den jakin nahi izanez gero, auto-diagnostikoa [https://baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa] egin dezakezue eta, ondoren, euskara-maila zehatza jakiteko eta hobetzen laguntzeko, zuekin harremanetan jarriko dira Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak.

Euskara gehiago kooperatibetan

Gaur egun, Euskal Herriko osoko 1.328 entitatek dute Bai Euskarari Ziurtagiria; horietatik 56 kooperatibak dira. Euskal Herriko kooperatibetan euskara txertatzeko sentsibilitate handiagoa egon ohi da, Ander Etxeberria Mondragon Korporazioko euskara koordinatzaileak horrela azaldu zuen Bai Euskarari Elkarteak urriaren hasieran zabaldutako Elkarrengandik Ikasiz solasaldian: “Kooperatibako bazkideak gizarte honetan bizi dira, euskararenganako sentsibilitatea dute eta beraiek dira erabakiak hartzen dituztenak. Logikoa da kooperatiba batean errazagoa izatea herrian dagoen sentsibilitatea bertan plasmatzea, bazkideek beraiek parte hartzen baitute erabakiguneetan”. 

Bai Euskarari Elkartea, espazioak euskaraz betetzeko eragiten

Bai Euskarari Ziurtagiria kudeatzeko sortu zen Bai Euskarari Elkartea 2007an. Ziurtagiria da elkartearen proiektu nagusia. Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideraturiko hiru lan eremu ditu, hainbat proiekturekin: Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketa eta sustapena; alor sozioekonomikoaren eragileen eta espazioen aktibazioa (Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Euskaragileak proiektuak, besteak beste); eta komunikazioa eta sentsibilizazioa.

Hemen duzue Konfekoop aldizkariaren 89. zenbakia.

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter