Barne komunikazioa euskaraz lantzeko gakoak ezagutuko dituzte Arabako Enpresen Foroaren bigarren saioan

52084640926_5f05de061c_h.jpg

Ekainaren 8an egingo da 2022ko Arabako Enpresen Foroaren bigarren bilera. Bilera honetan barne komunikazioa landuko da eta barne komunikazioa euskaraz lantzen eredugarriak diren bi enpresaren adibideak jasoko dituzte foroko parte-hartzaileek: ABB Niessen eta Elkar.

Bileran landuko dira:

  • Idatzizko barne komunikazioa.
  • Ahozko barne komunikazioa.
  • Programa eta aplikazio informatikoetan euskarazko bertsioak lortzea.
  • Euskaraz ere lan egiteko aukera bermatzen duten baliabide informatikoak lortzea.

Lehenik eta behin, ABB Niessen eta Elkar enpresen esperientziak ezagutuko ditugu, barne komunikazioa euskaraz lantzen eredugarriak diren bi enpresa hain zuzen ere. Ondoren, hausnarketa errazteko dinamika bat burutuko dugu Arabako Enpresen Foroko kideekin.

Parte hartzen ari diren enpresak

Enpresa hauek ari dira Arabako Enpresen Foroan parte hartzen: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés, Mondragon Korporazioa, Vital Fundazioa eta Ciudad Jardin LHII.

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022

NOIZ: Ekainak 8

ORDUTEGIA: 9:00 - 11:00

LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter