Adimen artifizialaren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztergai

Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, 2024ko Enpresarean Azoka egin zen urriaren 24an Hernaniko Orona-Ideon

54092633885_33c1448778_c.jpg

Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean adimen artifizialaren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu zen, horri buruz asko dakiten adituekin. Gaiak alderdi ugari ditu, eta erronka handia izan zen guztiei heltzea. Horregatik, lan munduaren etorkizunaren inguruan hausnartu zuten eta adimen artifizialarekin Euskal Herriko enpresetan eta lan munduan zer egiten ari diren ezagutu zen.

Horretarako enpresa, elkarte, administrazio eta ekintzaileak izan ziren bertan, guztien artean iritziak partekatu, hausnartu eta lankidetza sustatzeko prest.

IKUSI ARGAZKI BILDUMA

Jardunaldia hasteko, aurkezpena egin zuten Amaia Atxukarro Goñi Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak; Axier Mingo Arruabarrena Hernaniko Udaleko Euskara, Hezkuntza eta Jarduera Fisiko eta Kiroleko zinegotziak; eta Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak.

Sarrerako hitzaldiekin aurtengo azokaren gaia kokatu zen. Laura Marron Merino BAIC Adimen Artifizialeko Euskal Zentroko zuzendariak azaldu zuen zein den adimen artifizialaren gaur egungo egoera Euskal Autonomia Erkidegoko lan merkatuan. Ondoren, Xabier Arregi Iparragirre informatikako doktoreak Hitz zentroaren lana aurkeztu zuen, batetik, eta bestetik, adimen artifizialaren ikerketan zein arlo izaten ari diren garrantzitsuenak azaldu zuen. 

Adimen artifizialak Euskal Herriko enpresa eta langileengan duen eragina 

Zein eragin du adimen artifizialak Euskal Herriko enpresa eta langileengan? Galdera horri erantzuteko solasaldia egin zuten honakoek: Igor García Olaizola Vicomtecheko Industria Dibisioko zuzendaria, Ander Sansinenea Mendieta LKS Nexteko Giza Baliabideen zuzendaria,  Jon Kepa Gerrikagoitia Arrien Zientzia eta Teknologiako arduraduna BRTA ikerketa eta teknologiako euskal aliantzan eta Maria Ruiz Amurrio Enpresa Garapeneko eta Berrikuntzako liderra MLAKoop-en.

Adibide praktikoak

Adimen artifizialarekin garatzen ari diren adibide praktikoak ekarriko zituzten Trebeko Xabier García de Kortazarrek, PIC Digitaleko Caroline Phillipsek eta Eroskiko Unai Sardón Gonzálezek.

Zein dira Adimen artifizialaren mugak?

Adimen artifizialak dituen mugez aritu ziren Itziar Alkorta Idiakez hainbat programa eta ikastaroen zuzendaria EHUn, Aitzol Astigarraga Pagoaga Orai NLP-ko koordinatzailea eta Maria Penilla Azcuenaga ZIUR-eko zuzendaria. 

Arin-arin lehiaketa

Arin-arin lehiaketan adimen artifizialarekin garatutako 6 proiektu aurkeztu zituzten. Betax proiektuak eraman zuen 2.000 euroko saria, Gipuzkoako Foru Aldundiko sustapen ekonomikoko zuzendariaren eskutik. Ikuspen murriztua duten pertsonen independentzia, segurtasuna eta bizi-kalitatea nabarmen hobetzeko proiektua da BETAX; inguruari buruzko informazioa denbora errealean ematen duten betaurreko adimentsuak ditu oinarri.

Adimen artifiziala, praktikan

Adimen artifiziala izan zen azokan landutako gaietako bat eta praktikan jarri nahi izan genuen. Iker Manterola Isasa Elhuyarreko ikertzaileak ekitaldiaren lehen zatia laburbiltzeko erreminta erakutsi zuen eta laster https://aditu.eus/ tresnak izango dituen erabilpenen berri eman zuen, esklusiban.


 

IKUSI ARGAZKI BILDUMA



 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter