Grafik Sarea (Laudio), Sartu Álava (Gasteiz), Elkar Gasteiz (Gasteiz), Hyundai Eska (Laudio) eta Jimmy Jazz (Gasteiz) saritu ditugu 2024ko Lazarraga Sariak ekitaldian, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Azaroaren 14an Artiumen egin da sari-banaketa ekitaldia, Arabako lan munduko, euskararen arloko eta instituzioetako ordezkariak bertan zirela. Edurne Azkarate aktore arabarrak egin ditu aurkezpen lanak eta giroa berotzeko Altrasteren musika eta dantzaz gozatu dute bertaratutakoek.
Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du sariketa, Arabako Foru Aldundiarekin babesarekin eta hitzaldi bana eskaini dituzte Bergoi Madernaz del Pozo Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak eta Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusiak; sariak ere bien artean banatu dituzte.
Bergoi Madernaz del Pozok joan den asteburuan Bilbon egin den European Language Equality Network-en batzar orokorrean egin duten adierazpena ekarri du gogora: “Euskalgintzaren Kontseiluak proposatuta eta aho batez adierazi eta onartu dute euskara larrialdi linguistikoan dagoela. Egoera honek bapateko neurri eraginkorrak hartzera bideratu behar gaitu.”
Gogorarazi du “lan munduan euskaraz eroso aritzea estrategikoa” izan behar dela hurrengo urteetako hizkuntza politiketan eta gaineratu du ezin dela gertatu “hezkuntzan egiten ari garen inbertsioa, lan munduan galtzea”.
Azkenik, nabarmendu du lan munduan euskarari lekua egitea “estrategikoa bezain lehentasunezkoa” dela, eta “urrats sendoak” egin behar direla plangintza, arau eta baliabideetan.
Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusiak ekitaldia itxi zuen bere hitzartzearekin. Nabarmendu zuen “Araban gero eta enpresa gehiago” ari direla berrikuntzan “lehiakortasunez jokatzen, euskara bere kudeaketan barneratzen, bai bezeroekin, bai hornitzaileekin euskara erabiltzeko”. Eta Arabako enpresei urrats gehiago egiteko deia zabaldu zien: “Zuen enpresatara jotzen duten gazteak eskolatik eta kaletik euskaraz ikasiak dira, eta zuen enpresetan euskara erabiltzeko aukera paregabea dute orain. Nola? Hasi gaitezen Lanbide Heziketatik datozen gazteei praktikaldiak euskaraz egiteko ateak irekitzen”.
Branding-a, seinaletika eta produktu korporatiboaren arloan egiten du lan. Laudioko entitate honek Bai Euskarari Ziurtagiria dauka 2011. urtetik, “Zerbitzua Euskaraz” mailan. Eskaintzen dituzten zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzte, barne komunikazioak eta barne funtzionamendua, bilerak e.a euskaraz egiten dituzte eta euskara haien filosofiaren baitan ardaztua daukate.
Irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzea dute helburu, zerbitzu publikoaren ikuspegitik eta baliabideak sareturik. Laudion eta Gasteizen puntu finkoak dituzte baino herrialde osotik mugitzen dira.
2018an eskuratu zuten Bai Euskarari ziurtagiria “euskararen bidean” mailan, hala ere, aurrerapauso handiak eman dituzte barrura begirako dokumentu eta tresnetan.
Gasteizen erreferentziala den denda da. Euskal Herri osoan zabalduta dagoen enpresa. Bezeroei euskarazko zerbitzua eskaintzeko ahalegin handia egiten duena. Bai Euskarari ziurtagiria dute aspalditik, “Euskararen Bidean” maila.
Autoak konpontzen onak izateaz gain zerbitzua euskaraz ematen dute. 2010tik dute Bai Euskarari Ziurtagiria, 5 langiletik 4 euskaldunak dira eta ahalegin berezia egiten dute bezero guztiak euskaraz artatzeko. “Zerbitzua euskaraz” maila daukate.
Gasteizen kokatutako kultur areto honek 15 urte daramatza Gasteizko kultur eskaintza zabaltzen. Bai Euskarari Ziurtagiria orain dela gutxi eskuratu dute, “Euskararen Bidean” maila, eta lan dezente egin dute urte hauetan euskara bere negozioan txertatu eta inguruan zabaltzeko.
Euskal kulturari zabaltzen ezinbesteko leihoa da Gasteizen.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter