Lazarraga saridunak protagonista 'Bai' aldizkariaren zenbaki berrian

BZA32-web.jpg

ARTgiako Irantzu Lekue, Uriarte Industrialeko Eneko eta Maider Uriarte, Museo del Órganoko Marco Bianchi eta Bertako Igogailuak-eko Iban Sánchez elkarrizketatu ditugu 'Bai' aldizkariren abenduko zenbakian. Beste zenbait albiste ere aurkituko dituzue bertan. Paperean jasoko duzue laster zuen entitate, enpresa edo erakundean, baina bitartean hemen irakur dezakezue pdf-an. Zuen interesekoa izatea espero dugu!

 

 

Gabonetan ere #GeroaElkarrekinEraikiz jarraituko dugu, euskaratik eta euskaraz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment