Gurekin lan egin nahi duzu? Hiru lan eskaintza zabaldu ditugu Bai Euskarari Elkartean

lan-eskaintza1.png

Bai Euskarari Elkarteak bere proiektuak Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian garatzeko bi pertsona behar ditu. Era berean, hirugarren pertsona bat behar du Bai Euskarari Ziurtagiria duten Bizkaiko eta Urola Kostako entitateen ebaluazioak egiteko.

Hemen dituzue hiru lan eskaintzen xehetasunak:

Lan eskaintza guztiak Lansarean.eus lan-atariaren bidez kudeatuko dira.



 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Comments

Ander 2021-10-19 01:57

Kaixo Bai Euskarari elkartea, Mezu honen bitartez adierazi nahi dotzuet lan eskaintza batzuk ikusi dotezela eta izena emotea pentsatu dot gehiago jakin nahiko nuke ahal badin bada,Eskerrikako. Zuen erantzunren zain gelditzen naizelakoan agurtzen naz, Besarkada bat, Ander.



Do a comment