Gaur hasi da Merkalan, Lanbideren enplegu eta formakuntza azoka. Merkalan azokaren edizio hau bitarikoa izango da, birtuala eta presentziala, eta bi eguneko iraupena izango du: azaroaren 15a eta 16a. Plataforma birtualean leku bat du Lansarean lan-atariak eta bertan webgunearen inguruko argibideak jaso ahal izango dituzue.
Plataforma birtualaren bidez erabiltzailea, enplegu-eskaintzetara, formakuntza-aukeretara eta web-mintegietara sartu ahal izango da. Horrez gain, enpresekin harremanetan jarri ahal izango da, eta azaroaren 15erako eta 16rako lan-elkarrizketak adostu ahal izango ditu.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment