Enpresan euskararen erabilera indartzeko urratsak landuko dituzte Arabako Enpresen Foroaren lehen bileran

51524762570_3083da3270_c.jpg

Maiatzaren 19an egingo da foroaren lehen saioa eta bertan landuko dira enpresan euskararen erabilera indartzeko epe motzera eman ahal izan diren urratsak:

  • Pertsona/lanpostu estrategikoa identifikatuko da.
  • Langileak euskara erabiltzera motibatzeko estrategiak ezagutuko dira.

Lehen saio honetan bi esperientzia ezagutzeko aukera izango dute enpresek. Batetik, Elhuyar aholkularitza “Norena da euskara plana?” ikerketan oinarrituta, planen arrakasta gakoez arituko da. Aurkezpenaren ostean, enpresa batean euskararen aldeko ekintzak burutzeko testuinguru ideala landuko dugu.

Bigarren atalean, epe motzean euskararen erabilera indartzeko erabili daitezkeen langileak motibatzeko estrategiak landuko dira modu praktikoan, euskara plana ezartzen aurreratua den enpresa baten laguntzarekin.

Ohi bezala, foroaren bilera Europa Biltzar Etxean izango da, goizeko 9etatik 11ak bitarte.

Ordutegia: 9:00 - 11:00

Lekua: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

Foroan parte hartu nahi baduzu, eman izena ondorengo inprimakia beteta:

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2022



 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment