Bai Euskarari Elkarteak Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak antolatu ditu bigarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Hiru lagun elkartu eta solasean jarri ditugu aurten ere, kamera aurrean, bakoitzaren ikuspuntua azaldu, eztabaidatu eta elkarrengandik ikasteko asmoz.
Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Xede horren barruan kokatzen dugu proiektu hau ere, Euskal Herriko enpresei ikasteko baliabide berri bat eman nahian.
Hiru gai, hiru solasaldi eta bederatzi parte-hartzaile ditugu aurtengo edizioan:
Parte-hartzaileak:
Parte-hartzaileak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment