Lansarean topaketa egingo dugu apirilaren 20an, Gasteizen

Lansarean_topaketa_2023(1).png

Bai Euskarari Elkarteak eta EHUk elkarlanean antolatu dugu topaketa "Etorkizuneko lan mundura begira, euskaratik eta euskaraz" izenburupean. Topaketa lan mundura salto egingo duzuenei zuzenduta dago, eta etorkizuneko langileek izan beharreko ezaugarriak aztertzea du helburu. Aldi berean, lan bila ari zaretenontzat, euskarak prozesu horretan izan dezakeen balio erantsia ere aztertuko dugu.

Parte-hartzaileak:

  • Amaia Perez de Arriluzea Madariaga (EUDAN, datu analisia eta gizarte ikerketa)
  • Regina Rivas Ulloa (Gasteizko Udaleko Enplegu teknikaria)
  • Erlantz Allur Aranburu (Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko zuzendaria EHUn)
  • Antxeta Knörr Rekondo (Giza Baliabideen aholkularitza-arduraduna ATE taldean)

Gasteizko Letren fakultatean izango da, apirilaren 20an, 12:00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango duzue:

JARRAITU ZUZENEAN

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment