(Goiko irudian, iaz euskara ondoen erabiltzeagatik saria jaso zuen erakusleihoa, Artis Kreativarena.)
2023ko berritasuna da lehiaketak bi garai izango dituela ardatz: udaberria eta udazkena. Beraz, lehiaketan parte hartzeko, udaberrian erakusleiho bat eta udazkenean beste erakusleiho bat egin behar dira.
Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea apirilaren 28a baino lehen egin behar da, proyectos@aenkomer.com e-posta helbidera idatzita edo Aenkomerren Aiztogile kaleko bulegoetara hurbilduz.
Erakusleihoak maiatzaren 10etik 26ra eta irailaren 26tik urriaren 13ra egon beharko dira ikusgai.
BOZKETA TEKNIKOA
Lehen saria: 800 €+ plaka
Bigarren saria: 500 €+ plaka
Erakusleiho birtual onenaren saria: 300 €+ plaka
Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka
HERRI-BOZKETA: 250 € + plaka
Sari horiez gain, 400 € emango zaizkio udaberrian puntuazio tekniko handiena lortu duen erakusleihoari, eta 400 € udazkenean puntuazio tekniko handiena lortu duen erakusleihoari.
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak eta izena emateko modua.
Hemendik eman daiteke botoa herri-bozketako irabazlea aukeratzeko. 50 euroko 2 erosketa-baleren zozketan sartuko zara parte hartuz gero.
Hauek dira Bai Euskarari komunitateko parte-hartzaileak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment