Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta hirugarren galderari erantzun dio Alex Zenarruzabeitia elkarteko aholkulariak bideo honetan:
Zer adierazten du Bai Euskarari Ziurtagiria izateak?
Ziurtagiriaren irudiaren bitartez, bezeroek jakin dezakete entitate batean euskarazko zerbitzua emango dieten, euskaraz lan egiteko gaitasuna duten edo zerbitzua euskaraz emateko bidean ari diren.
Bezeroak euskaraz artatzen dituen entitate batek lehiakortasuna eta bezeroarenganako begirunea islatzen ditu. Bezeroak nahiago izaten du zerbitzu nahiz produktu bat eskuratzeko harremanak berezko hizkuntzan izatea.
Hortaz, kalitatea eskaini eta lehiakorra izan nahi duen entitateak, bezeroak lortu eta fidelizatu nahi dituen enpresak, bezeroaren behar linguistikoetara egokitu behar du, eta Ziurtagiria hori guztia lortzeko eta transmititzeko tresna egokia da.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment