Open Psy proiektuarekin Arin-arin lehiaketa irabazi zuten Eneka Iribarrenek eta Erik Perezek 2022ko Enpresarean Azokan. Adimen Artifiziala (IA) duen chatbot bat da Open Psy, osasun emozionaleko diagnostikoak eta tresnak eskaintzen dituena. Eneka Iribarren elkarrizketatu dugu proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.
Elkarrizketaren estreinaldia ekainaren 29an, 11:00etan:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment