Euskal Moneta Elkartearekin elkarlan hitzarmena berritu dugu

baieuskarari-euskalmoneta.png

Bi elkarteen helburua Ipar Euskal Herrian euskararen presentzia eta erabilera garatzea eta sustatzea dela eta, hitzarmen honen bidez bi elkarteek bakoitzaren ekintzak indartzeko eta sostengatzeko ahaleginak egingo dituzte.

Hortaz, hitzarmen horri esker, Bai Euskarari Ziurtagiria duzuen eta Euskal Moneta sarean sartzeko interesa duzuen entitateei prezio murriztua aplikatuko zaizue. Alderantziz, Euskal Monetako kideei Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko prezio murriztua proposatuko zaie.

Ondorioz, Euskal Monetako kide izateko interesa bazenute, harremanetan sar zaitezkete Eusko arduradun batekin:

  • 0533475411 zenbakira deituz
  • info@euskalmoneta.org helbidera idatziz

Edozein informazio gehigarrirentzat Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan sar zaitezkete ere:

  • 0603494365 zenbakira deituz
  • info@baieuskarari.eus helbidera idatziz

 


 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment