Zenbat ordaindu behar da Bai Euskarari Ziurtagiria?

bai_euskarari.jpg

Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta hurrengo galderari erantzun dio bideo honetan Leire Luengok, elkarteko aholkulariak:

Zenbat ordaindu behar da Bai Euskarari Ziurtagiria?

Bai Euskarari Ziurtagiria urtero ordaintzen da. Ziurtagiriaren kuotak denek ordaintzen duten oinarri bat du. Hego Euskal Herrian 91 + BEZ da eta Iparraldean 69 €. Oinarri horri 14,8 € gehitu behar zaizkio entitateko langile bakoitzeko.


 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment