Gaur, otsailak 7, aurkeztu da Euspoten edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean. Aurkezpenean parte hartu dute Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduradunak; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkateak; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendariak; Alex Zenarruzabeitia, Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendariak.
Aurten ere Bai Euskarari Elkarteak laguntzaile bezala parte hartuko du. Gure helburua lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian, teknologia eta berrikuntza arloan, kulturan eta gazteen artean eragitea.
Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa 2011 urtean. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Aurten 13. edizioa egingo da eta landu beharreko gaia honakoa da: Telefono mugikorrak eta adin txikikoak. 2024ko edizio honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.
30 segundoko iragarki bat sortu beharko da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzeko. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ezegokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak…
Helburua da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?” gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen ari gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak. Gizarte orokorrari, baina bereziki adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako iragarkia izan behar da.
Sei sari banatuko dira.
Sari nagusiak:
Sari gehigarriak:
Parte-hartzaileek 2024ko maiatzaren 20a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko.
Euspot.eus webgunean dituzue oinarriak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment