Talentuaren erronkak aztergai Enpatikonomia jardunaldian

Bai Euskarari Elkarteak parte hartuko du.

enpatikonomia.png

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia, jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen dituena. Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako jardunaldia enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera da. Bertan parte hartuko du Bai Euskarari Elkarteak ere, euskara, erantzukizun soziala eta talentuaren inguruko hitzaldia eskainiz.

2024 Enpatikonomia helburua da egungo enpresa-panoraman talentuaren erronka aztertzea eta eztabaidatzea. Talentua bilatzeak eta atxikitzeak dakartzan erronkei aurre egiten lagunduko duten ezagutzak, esperientziak eta estrategiak partekatzeko aukera izango da.

  • Data: martxoak 15.
  • Ordua: 9:00 - 13:30.
 
 
 
 



 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment