Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako jardunaldian parte hartu genuen euskara, erantzukizun soziala eta talentuaren inguruko hitzaldia eskainiz. Enpresentzako adibideak, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsi zituzten eta hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratu ahal izan ziren.
Amaia Atxukarro Bai Euskarari Elkarteko aholkulariaren hitzaldia duzue segidan:
Hitzaldiak, mahai-inguruak eta praktika onak baliatuz, talentua ertz ugariko gai konplexua dela jabetu ahal izan zuten enpresetako eta erakundeetako ordezkariek. Enpresen kezka nagusietako bat bihurtu da egungo testuinguruan.
Jardunaldiak jarraitzeko aukera galdu bazenuen, esteka honetan duzue osorik:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment