Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin zuten ostiralean, martxoaren 22an, Barañainen, 38 enpresa, saltoki eta entitateren euskara maila aitortzeko. María Lecumberri Barañaingo alkateak eta Ibon Arrizabalaga de Mingo Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak eman zituzten bereizgarriak, udaleko alderdi guztietako zinegotziekin batera.
Arrizabalagak esker hitzak eskaini zizkion Barañaingo Udalari, euskara zerbitzuari, Sahats Fundazioari eta, bereziki, ziurtagiria jaso zuten entitateei. Metafora batekin deskribatu zuen Barañaingo entitate hauek egiten duten lanaren garrantzia: "Egunotan Euskal Herria zeharkatzen duen Korrikak, askoren emozioak pizten ditu, euskarari diogun maitasuna azaleratzen digu. Korrika da bihotza, nolabait. Bi urtean behin PUM-PUM!! PUM-PUM!! egiten duena. Eta hori beharrezkoa dugu. Zuek euskararen alde egiten duzuena, ordea, egunero da. Eta bihotzarekin ere egingo duzue akaso, baina giharrarekin, derrigor. Giharra behar da, eta kemena, gertatzen ari diren guztiak gertatuta, Barañaingo enpresetan, establezimenduetan eta era guztietako entitateetan euskararen erabilera sustatzeko egiten duzuen ahaleginari eusteko."
Bertso batekin bukatu zuen Arrizabalagak bere hitzartzea:
Hogeita hemezortzi
ziurtagiri orain
Zailtasun guztieri
hartzen diezue gain
Eskerrik asko zuei
Segi, ekin, era(g)in
Denok Bai Euskarari
ta Gora Barañain!
Denok Bai Euskarari
ta Gora Barañain!
María Lecumberrik, bestetik, zehaztu zuen aurrera begira ere, Udalaren asmoa dela Bai Euskarari Ziurtagiria "babestea eta laguntzea; nola ez, zuen laguntzarekin eta guztion elkarlanarekin".
Hauek dira 2023. urtean Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duten Barañaingo enitateak:
Zerbitzua eta lana euskaraz
HAIZEA Kultura Elkartea
HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea
Itsaso Bakedano (Sexologia kontsulta)
SAHATS Fundazioa
Zerbitzua euskaraz
AKELAMENDI Elkartea
ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma
BARABATU Barañaingo Batukada
Barañaingo JAI BATZORDEA
Barañaingo TRIKITILARI Eskola
EH Bildu Barañain
MUGARRI Guraso Elkartea
PLAZABERRI Egunkari digitala
Euskararen bidean
ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario
ARRITXU ileapaindegia
Barañaingo CONTIGO ZUREKIN
Barañaingo EUSKAL KANTAK
Barañaingo GEROA BAI
ALTXE Kudeaketa
Centro Veterinario ABODI
Coral Barañain ABESBATZA
LARRAIN Elkartea
Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz
GOGORZA Anaiak harategia / Carnicería
HAIZE ARTEAN (Jubilatuen elkartea)
IRATXO Taberna
Izquierda Unida/Ezker Batua
KAIOA Café-Bar/ Taberna
KARRAPE taberna Los Porches
LURGORRI Taberna Jatetxea
MURUZABAL Bizikletak / Bicicletas
OIHALAK denda
Patxi Sagardotegi ibiltaria
Podemos-Ahal Dugu
SADA Hortz Klinika / Clínica dental
TANTATIC Diseinu eta Garapena / Diseño y Desarrollo
TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto
Txaranga IGANDEA elkartea
Viajes MARFIL S.L.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment