Euskarazko erakusleihoak sarituko dira Arabako Erakusleihoen XI. Lehiaketan

erakusleiho.png

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako Erakusleihoen XI. Lehiaketa jarri du abian, Arabako merkataritza sustatu eta erakargarriagoa egiteko helburuarekin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.

Aurten, berrikuntza gisa, lehiaketa hau Loreen I. Jaialdiarekin batera egingo da. Horregatik, lehiaketa ekitaldi honekin lotu nahi dute, horretarako gai gisa planteatuz: udaberria. Loreak eta landareak (naturalak zein beste material batez eginak) erakusleihoen dekorazioan egotea eskatu dute.

Izen-ematea

  • Izen-ematea doakoa da AENKOMER osatzen duten elkarteetako edozein establezimendutarako, eta 40 €-ko kostua du, gehi BEZa federatu gabekoentzat. Federatu gabeko establezimenduen kasuan, inskripzio-kuotaren ordainagiria ere entregatu beharko da (proyecto@aenkomer.com helbidera bidalita).
  • Izena eman dezakezu:
Hona hemen lehiaketarako kontuan hartu beharreko data garrantzitsuenak:
  • Izen emateak: apirilaren 25a baino lehen
  • Erakusleihoko argazkia bidaltzea: maiatzaren 12a baino lehen
  • Erakusleihoak ikusgai egongo dira: maiatzaren 13tik 23ra

Sariak

  • Lehenengo saria: 800 € + plaka
  • Bigarren saria: 500 € + plaka
  • Erakusleihoan lore eta/edo landare gehien sartzeagatik saria: 500 € + plaka
  • Erakusleiho birtual onenaren saria: 300 € + plaka
  • Euskara erakusleihoan sartzea saria: 300€ + plaka (Bai Euskarari elkartearen eskutik)
  • Herri-bozketa: 250 € + plaka


 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment