#BaiEuskarariSariak2024 jolaseko zozketaren irabazleak

irabazleak.png

Ekainaren 20an izan zen Bai Euskarari Sarien ekitaldia eta Kide Aholkularitza, Izarkom eta Ulma Taldea izan ziren sarituak. Hieroglifikoaren jolasean gehienok asmatu zenituzten hirurak, zorionak!

Hauek dira #BaiEuskarariSariak2024 jolaseko zozketaren irabazleak:

  • Amaia V. J.
  • Jon A. S.

50 euroko bono bana irabazi duzue Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate batean gastatzeko. Zorionak!

Bai Euskarari Elkartetik jarriko gara zuekin harremanetan.

Mila esker parte-hartzaile guztioi; segi txinpartaz txinparta, euskarari eragiten!



 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment