Oporretarako aukerak bertan eta euskaraz, Bai Euskarari komunitatean

turismoa-bertan-euskaraz.jpg

Zer plan duzu udako oporretarako? Euskal Herrian batetik bestera ibiltzea baldin bada zure asmoa, baliabide ugari aurkituko dituzu Bai Euskarari komunitatean. Turismo zerbitzu ezberdinak zein mokadutxo bat jateko taberna eta jatetxeak eskaintzen dituzten entitateak ditugu komunitatean, oporraldia bertan eta euskaraz gozatzeko.

Ostatuak

Bisitatzeko

Turismo zerbitzuak

Jateko

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Lapurdi

Nafarroa


Ezagutu Bai Euskarari komunitatea


Ondo pasa oporrak!



 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Comments

Naiara Fajol Arretxea 2024-10-01 11:52

Aupa! Indautxu AEK euskaltegitik idazten dizuegu jakiteko ea udatik kanpo ere ostatu horietan lo egiteko aukerarik dagoen batetik (urri amaieran edo azaroan, esaterako, gau bakarra edo gehienez bi, asteburuan) ; eta bestetik, ia taldean joanda (15 bat lagun) aterpe modukorik edo ba ote dagoen, edo ostaturen bat hartu daitekeen osorik. Aldez aurretik, eskerrik asko. Naiara



Do a comment