V. Lanetik Lekora urriaren 24an Baionan

LANETIK_LEKORA_kartela_23.png

Herri ezberdinetan antolatzen ari gara Lanetik Lekora topaketak, euskara lanean ere txertatzeko lehen pausoak eman eta Ipar Euskal Herrian sarea osatzeko. Oraingoan Baionan elkartuko gara, urriaren 24an, Kupela sagardotegian.

Mamia kolektiboak, Seigos-ek, Albizua ingeniaritzak eta Bai Euskarari Elkarteak antolatzen dugu topaketa.

  • Osteguna, urriak 24
  • 18:30ean
  • Baionako Kupela sagardotegian.

Eman izena


 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment