Herri ezberdinetan antolatzen ari gara Lanetik Lekora topaketak, euskara lanean ere txertatzeko eta Ipar Euskal Herrian profesional euskaldunen sarea osatu eta garatzeko.
Hurrengoan Bidarten elkartuko gara, martxoaren 6an, osteguna, Elissaldia jatetxean. Zuen enpresa edo zerbitzuak ezagutarazteko, jende berriarekin elkar trukatzeko, lagunartean euskaraz momentu goxoa pasatzeko, etorri gurekin hurrengo saiora!
Mamia kolektiboak, Seigos-ek, Albizua ingeniaritzak eta Bai Euskarari Elkarteak antolatzen dugu topaketa.
Eman izena
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment