Bilboko Harrobia Lanbide Ikastolan izan gara bertako ikasleei Lansarean lan-atariaren berri ematen. Lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman dezakete lansarean.eus-en bidez.
Harrobia Ikastolak Lanbide Heziketako hainbat ziklo eskaintzen ditu, baita euskaraz ere. Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Zerbitzua euskaraz' maila.
Zuen ikastetxean ere Lansarean-en berri eman nahi duzue?
Zuen ikastetxean Lansarean lan-atariaren berri eman nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan info@lansarean.eus helbidera idatzita.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Do a comment