Bizkaian Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanetan aritzeko teknikaria behar dugu

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

- Curriculuma eta erreferentziak.

- Komunikatzeko gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.

- Izaera komertziala.

- Antzeko lanetan aritu izana.

- Kotxea behar da.

Lan baldintzak:

- Egun osoko lanpostua.

- Lanean hastea berehalakoa izango da.

Curriculumak eta erreferentziak info@baieuskarari.org e-postara bidali beharko dira uztailaren 22a baino lehen. Gaian honako erreferentzia hau jarri beharko da: BAI EUSKARARI. BIZKAIA.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment