Artis Kreativari saria, erakusleihoan euskara hoberen txertatzeagatik

IMG-20210614-WA0002.jpg

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Udaberriko VIII Erakusleihoen Lehiaketako  sari banaketa egin du gaur goizean. Lehiaketaren helburua merkataritza eta horren sormena sustatzea da, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Urtero bezala, euskara erakusleihoan txertatzea ere saritu da eta Bai Euskarari Elkarteak eman du sari hori; Artis Kreativa izan da irabazlea.

Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Bai Euskarari komunitateko kidea da Artis Kreativa eta 'Bidean' ziurtagiria du.

 

Zozketa: Gasteizen euskaraz kontsumitzeak saria dakar!

Bestalde, Gasteizko merkataritza eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina jarri du martxan Bai Euskarari Elkarteak; uztailaren 15era bitartean Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko dendetan euskaraz kontsumitzen duten bezeroek zozketa batean parte hartu ahal izango dute.

Nola parte hartu

  1. Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate batean kontsumitu. Ikusi Gasteizko ziurtagiridunen mapa.
  2. Tiketak edo fakturak gorde.
  3. Zure datuak eta tiketaren argazkia formulario honetan sartu eta zozketan parte hartuko duzu.
  4. Zozketa uztailaren 16an egingo da eta irabazleekin harremanetan jarriko gara.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Do a comment